EGUNON BLOG JARRAITZAILE

EGUNON BLOG JARRAITZAILE MAITAGARRIAK!!!!!










martes, 29 de noviembre de 2011

eta zuen etxean, zer jaten duzue?zenbat diru gastatzen duzue?



Hungry Planet liburuan, herrialdeen diferentziak ikusten dira elikagaiak erosteko orduan. Herrialde bakoitzean dauden familia kide kopuruak, kontsumitzen dituzten elikagaiak...agertzen dira. Herrialde batetik bestera aurki daitezkeen diferentziak ikaragarriak dira.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Zer dira mantenugaiak?

Karbohidratoak, gantzak, proteinak bitaminak eta gatz mineralak mantenugaiak dira, hau da, bizitzeko ezinbesteko sustantziak.


Karbohidratoak, gantzak, proteinak bitaminak eta gatz mineralak mantenugaiak dira, hau da, bizitzeko ezinbesteko sustantziak, gure organismoak elikagaietatik "ateratzen" dituenak. Nutrizioaz ari garela, organismoak berrogei mantenugairen premia du osasuntsu mantenduko bada; berrogei horietako bakoitza hainbat elikagaitatik lortzen du, mantenugaiak ez baitaude era homogeneoan banaturik elikagaietan. Elikagai bakoitzean mantenugai jakin bat izango da nagusi: horregatik du garrantzi handia elikagai anitzek osaturiko dieta egiteak. Mantenugaien banaketa heterogeneoak eraginik, gizakiak multzotan sailkatu izan ditu, betetzen duten eginkizun nagusiaren edota nutrizio alorreko beste kontzepturen baten arabera.

Ba al dakizu elikadura orekatu batekin, bizitza osasuntsuagoa eramateko aukera duzula?

martes, 8 de noviembre de 2011

Kirola lesioen eta osasunaren artean

Telebista etxeetan kirola sartzen hasi zenetik, kirolarekiko interesa gero eta handiagoa izan da, eta egunetik egunera kirola egiten dutenen kopurua gero eta handiagoa da. Horregatik, kirola -kirola izateaz gain- kultur eta gizarte-jarduera garrantzitsua bihurtu da, milioika lagun biltzen dituena, bai kirolari modura eta bai kirolaren inguruan sortu diren egituren partaide gisara. Lesioak izango ditugu hizpide, lesioak eta kirolak osasunean duen garrantzia.




Lesio larri eta min handia ematen dutenen adibidea, bideo honetan ikus daiteke, non pelotariek beren benetako historioa kontatzen duten: <object id="flowplayer" width="400" height="225"

kirolak ezagutarazten diguna

Kirola
View more presentations from laitama

viernes, 28 de octubre de 2011

ELIKAGAIEN PIRAMIDEA

Elikagaien artea bost talde egin ditzakegu. Elikagai talde bakoitzak modu desberdinean laguntzen dio gure gorputzari. Batzuk lagunekin jolasteko energia ematen digute eta beste batzuk hezurrak sendotzeko eta ikusmena hobetzeko bitamina eta mineralez beterik daude.

Elikagaien piramide honetan 5 talde hoiek agertzen dira lau ataletan banaturik. Behetik gora hasita ona hemen piramidean agertzen zaiguna:
  1. Karbohidarto, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zereal).
  2. Bitamina, proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekale).
  3. Proteina, kaltzio, koipe, berungaia (esnea, esnekiak, haragia, arrautzak eta arraina).
  4. Koipe eta olioa (gozokiak, litxarreriak, tartak...).

Gero eta hobeto jan dezagun, elikagaiei buruzko abesti bat ipiniko dizuegu, motibatuta sentitu zaitezten guztiok.

martes, 11 de octubre de 2011

Ez dezazuen jan Joxepa behiak jaten duen beste

Hemen aurkitu dezakegu bideoa


Zaindu ondo elikadura
Oro har, gizaki guztientzat da garrantzitsua elikadura zaintzea eta ahalik eta ondoen jatea. Kirolarien kasuan, ordea, aparteko garrantzia du elikadurak. Eta oraindik hazten ari zareten horien artean, zer esanik ez.


Elikadurak hiru urrezko lege ditu: denetarik jan, modu orekatuan jan eta jateko orduan ordenari eutsi. Hiru lege horiei jaramon eginez gero aurreratuta ditugu lanaren bi herenak.

martes, 20 de septiembre de 2011

Blogaren estreinua

2011ko irailaren 20an informatika gelan nagoela, blog berriaren sarreratxoa hasten hasi naiz. Hezkuntzari buruzko gaietan murgiltzea agindu digutenez, umeen eguneroko elikaduran zentratzea erabaki dut. Astero artikulu batzuk argitaratuko ditut eta zuen gustokoak izan dadin saiatuko naiz. Helburua informatzea eta zuen arreta bereganatzea izango da. Hori horrela izateko, elikaduraren berrietaz informatuta egon beharko naiz eta handik abiatuta, apurka-apurka nire bloga betetzen joango naiz.