EGUNON BLOG JARRAITZAILE

EGUNON BLOG JARRAITZAILE MAITAGARRIAK!!!!!










lunes, 14 de noviembre de 2011

Zer dira mantenugaiak?

Karbohidratoak, gantzak, proteinak bitaminak eta gatz mineralak mantenugaiak dira, hau da, bizitzeko ezinbesteko sustantziak.


Karbohidratoak, gantzak, proteinak bitaminak eta gatz mineralak mantenugaiak dira, hau da, bizitzeko ezinbesteko sustantziak, gure organismoak elikagaietatik "ateratzen" dituenak. Nutrizioaz ari garela, organismoak berrogei mantenugairen premia du osasuntsu mantenduko bada; berrogei horietako bakoitza hainbat elikagaitatik lortzen du, mantenugaiak ez baitaude era homogeneoan banaturik elikagaietan. Elikagai bakoitzean mantenugai jakin bat izango da nagusi: horregatik du garrantzi handia elikagai anitzek osaturiko dieta egiteak. Mantenugaien banaketa heterogeneoak eraginik, gizakiak multzotan sailkatu izan ditu, betetzen duten eginkizun nagusiaren edota nutrizio alorreko beste kontzepturen baten arabera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario