2011ko irailaren 20an informatika gelan nagoela, blog berriaren sarreratxoa hasten hasi naiz. Hezkuntzari buruzko gaietan murgiltzea agindu digutenez, umeen eguneroko elikaduran zentratzea erabaki dut. Astero artikulu batzuk argitaratuko ditut eta zuen gustokoak izan dadin saiatuko naiz. Helburua informatzea eta zuen arreta bereganatzea izango da. Hori horrela izateko, elikaduraren berrietaz informatuta egon beharko naiz eta handik abiatuta, apurka-apurka nire bloga betetzen joango naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario