EGUNON BLOG JARRAITZAILE

EGUNON BLOG JARRAITZAILE MAITAGARRIAK!!!!!










martes, 29 de noviembre de 2011

eta zuen etxean, zer jaten duzue?zenbat diru gastatzen duzue?



Hungry Planet liburuan, herrialdeen diferentziak ikusten dira elikagaiak erosteko orduan. Herrialde bakoitzean dauden familia kide kopuruak, kontsumitzen dituzten elikagaiak...agertzen dira. Herrialde batetik bestera aurki daitezkeen diferentziak ikaragarriak dira.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Zer dira mantenugaiak?

Karbohidratoak, gantzak, proteinak bitaminak eta gatz mineralak mantenugaiak dira, hau da, bizitzeko ezinbesteko sustantziak.


Karbohidratoak, gantzak, proteinak bitaminak eta gatz mineralak mantenugaiak dira, hau da, bizitzeko ezinbesteko sustantziak, gure organismoak elikagaietatik "ateratzen" dituenak. Nutrizioaz ari garela, organismoak berrogei mantenugairen premia du osasuntsu mantenduko bada; berrogei horietako bakoitza hainbat elikagaitatik lortzen du, mantenugaiak ez baitaude era homogeneoan banaturik elikagaietan. Elikagai bakoitzean mantenugai jakin bat izango da nagusi: horregatik du garrantzi handia elikagai anitzek osaturiko dieta egiteak. Mantenugaien banaketa heterogeneoak eraginik, gizakiak multzotan sailkatu izan ditu, betetzen duten eginkizun nagusiaren edota nutrizio alorreko beste kontzepturen baten arabera.

Ba al dakizu elikadura orekatu batekin, bizitza osasuntsuagoa eramateko aukera duzula?

martes, 8 de noviembre de 2011

Kirola lesioen eta osasunaren artean

Telebista etxeetan kirola sartzen hasi zenetik, kirolarekiko interesa gero eta handiagoa izan da, eta egunetik egunera kirola egiten dutenen kopurua gero eta handiagoa da. Horregatik, kirola -kirola izateaz gain- kultur eta gizarte-jarduera garrantzitsua bihurtu da, milioika lagun biltzen dituena, bai kirolari modura eta bai kirolaren inguruan sortu diren egituren partaide gisara. Lesioak izango ditugu hizpide, lesioak eta kirolak osasunean duen garrantzia.




Lesio larri eta min handia ematen dutenen adibidea, bideo honetan ikus daiteke, non pelotariek beren benetako historioa kontatzen duten: <object id="flowplayer" width="400" height="225"

kirolak ezagutarazten diguna

Kirola
View more presentations from laitama